GOGORATZEN...
Aurreko baten, musika tresnei buruz idatzi genuen. Gogoratzen zarete zer zen musika tresna ezta?
--> MUSIKA SORTZEA helburu duen objektua edo musika tresna da. Eta hauek 3 talde nagusitan sailkatu genituen: haize tresnak, hari tresnak eta perkuzio tresnak.
Gaur, Euskal Herrian dauden musika tresnei buruz hitz egingo dugu. Dakizuenez, gure herriak oso ondare kultural aberatsa eta bitxia du. Eta honetan, musika oso toki berezia du.
Euskal Herriko musika tresnak
Sakatu goian duzuen "Euskal Herriko musika tresnak" tituluan gure herriko tresnei buruzko zenbait informazioa jasotzeko. Gero, sakatu ondorengo tresna bakoitzaren gainean hauen ezaugarriak ezagutzeko.
- Alboka
- Atabala
- Danbolina
- Danborra
- Dultzaina
- Hiru zuloko txirula
- Panderoa
- Silbotea
- Supriñua
- Trikitixa
- Txalaparta
- Txistua
- Ttun-Ttuna
Zein da zuen gustukoena? Nirea trikitia da, akordeoiarekin antzekotasun asko duena.
Hona hemen Kepa Junkera musikari euskaldunaren "Bok Spok" abesti famatua. Abesti instrumentala da, non Euskal Herriko hainbat musika tresna agertzen diren, hala nola, alboka, txalaparta eta trikitixa. Bideoan, Euskal Dantzak ere ikusi daitezke, zeintzuek ospe handia duten mundu osoan. Hala ere, hurrengo egunen baten hitz egingo dugu Euskal Dantzei buruz.
Bideoa Youtube-tik hartutako da: http://www.youtube.com/watch?v=r-qF1yezXPc
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina